Gipuzkoako ekonomia sortzailearen barnean dauden enpresen komertzial arloa indartzeko helburuarekin sortzen da B+P (berrikuntzaren bidez posizionamendua hobetuz) proiektu berritzailea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako plataforma experimental bat gara. Gure xedea marka, enpresa, produktu edota zerbitzu ezberdinak posizionatzen laguntzeko ezagutza, metodologia eta beharrezko tresnak eskuragarri jartzea da.
Gipuzkoako enpresek duten kalitate eta bikaintasuna balioan jartzeko eta hura publiko egiteko dagoen gabezia detektatu ondoren jartzen da martxan proiektua.
B+P (berrikuntzaren bidez posizionamendua hobetuz) proiektuaren indargunea egitasmoaren buru den Pao Pao Elkartearen barnean dago. Hain zuzen, Pao Pao Elkartea osatzen duten komunikazioren eta marketinaren alorreko profesional eta enpresetan.
Enpresen posizionamendua hobetzeko lanketan Thinking Wall metodologia berritzailea erabiltzen dute.
Thinking Wall metodologiak salmenta eta komunikazio estrategia finkatzea du ardatz. Horretarako, enpresa, produktu edota zerbitzuaren inguruko galdera sorta bat prestatu eta egiten da. Galderen erantzunak jaso eta analisi sakona egin ostean, bezeroarekin eraikiko den harremanerako egokiena den mezua, posizionamendua eta komunikazio kanalak ezartzen dira.
Metodo honen ezagutzak eta esperientziak enpresen esku utziko dira, etorkizunean alor honetan burujabe izan daitezen.
Metodologia hau aurrera eramateko hiru bilera egingo dira. Garrantzitsua da enpresa eta bere funtzionamendua ondoen ezagutzen dituen kideak bertan izatea.
Oro har, kudeatzailea, alor komertzial, komunikazio, marketin eta produktu arduraduna izango dira ordezkari horiek.
B+P proiektuko sustatzaileak bileren dinamizazioaren ardura izango dute. Egitasmoa aurrera eramateko ondorengo pausoak ematea beharrezko izango da.
Proiektuaren helburuen eta Thinking Wall metodologiaren azalpena.
Enpresak dituen abantailak.
Prozesuaren planifikazioa.
40/45 minutuko iraupena gutxi gorabehera.
Harreman komertzialen fase bakoitzari lotutako galderak egingo dira.
Bezeoarekiko harremanak zein funtzionamendu duen egun eta etorkizunean zein izan beharko lukeen detektatzea ahalbidetuko du.
3/4 orduko iraupena gutxi gorabehera.
Infomazioaren analisi sakona egingo da.
Mezua, posizonamendua eta enpresaren baloreak helarazteko beharrezko tresnak ezarriko dira.
3/4 asteko iraupena gutxi gorabehera.
Estrategiaren ardatzaren aurkezpena: Thinking Wall.
3 orduko iraupena gutxi gorabehera.
Hauek dira B+P 2018-2019 proiektuan parte hartu duten enpresak. (Datozen egunetan, 2019-2020 periodorako deialdia irekiko da. Informazio gehiago info@paopaoelkartea.eus)
B+P marketin, komunikazio, diseinu eta arte grafikoen sektoreko Gipuzkoako enpresa ezberdinetako 80 profesionalez osatuta dago. Aldi berean, horiek guztiek Pao Pao Elkartea osatzen dute.